Epaimahaia
Zinema-arloan nabarmentzen diren gizon eta emakumez osatutako epaimahaia biltzen du Zinemasteak edizio bakoitzean. Zuzendariek, ekoizleek, gidoilariek, artistek eta sektoreko beste funtsezko figura batzuek talde askotarikoa eta konprometitua osatzen dute, lehian dauden filmak baloratzeaz eta jaialdiko bost kategoria ofizialetan sarituak aukeratzeaz arduratzen dena.
Bere esperientziak, begirada kritikoak eta sentsibilitate artistikoak bermatzen dute Zinemastearen sariek bikaintasun teknikoa nahiz lanek ikusleak hunkitzeko, inspiratzeko edo desafiatzeko duten gaitasuna islatzen dituztela.

Ginés García Millán
Ginés García Millán (Puerto Lumbreras, Murtzia, 1964ko iraila). Madrilgo RESADen Arte Dramatikoan lizentziaduna da.
Antzerkigintzan, Teatro Españolaren 24/25 denboraldia irekitzeko, Valle Inclanen Luces de Bohemia estreinatu zuen, Eduardo Vasco zuzendari. Bere azken lanak hauek izan dira: Juan Mayorgaren Amistad, José Luis García Pérez zuzendari; Raúl Quirósen El pan y la sal, Andrés Lima zuzendari; Espía a una mujer que se mata, Chejoven Tío Vania-ren bertsioa, Daniel Veronese zuzendari; Pau Miróren Jugadores eta Kathie y el hipopotamo.
Zinemagintzan, Jaime Chavarriren azken filma La Manzana de oro, Angeles González-Sinde zuzendari duen El Comensal eta Alfonso Albacete zuzendari duen La novia de América izan dira bere azken lanak.
Telebistan, honako film hauetan egindako rolak nabarmendu behar dira: Elvira Minguez zuzendari duen eta estreinatzeke dagoen La sombra de la tierra; Inma Torrent eta Moisés Ramos Paíno zuzendari dituen Una vida menos en Canarias; Miguel García de la Calera zuzendari duen Serrines, madera de actor; Paco Cabezas zuzendari duen La Red púrpura eta La Novia Gitana. Netflixeko ¿Quién mató a Sara? telesail mexikarraren hiru denboraldietan ere hartu du parte, azken urteetan 70 herrialde baino gehiagotan gehien ikusi denetako lana.
Aktore onenaren saria jaso du Aktoreen Batasunaren 2022ko Sarietako nazioarteko ekoizpenean, ¿Quién mató a Sara? lanagatik; Aktoreen Batasuneko antzerkiko bigarren mailako aktore onenaren saria, 2011n, Glengarry Gleen Rose lanagatik; aktore onenaren saria, 2011ko Medina del Campo Jaialdian, Meine Liebe lanean egindako rolagatik; eta Madrilgo Hiria 2008 Antzerki Aktoreentzako interpretazio dramatikoko Ricardo Calvo Saria, Valle-Inclan Antzokian antzeztutako Mujeres soñaron caballos lanean egindako interpretazioagatik, eta bere ibilbide profesional biziaren aitortzeko ere.

Irene Arcos
Irene Arcos galiziar jatorriko aktore madrildarra da. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, teknikari egin zuen lan kameren aurrean jarri aurretik. Eduardo Recabarren maisu argentinarrarekin hasi zen interpretazioaren munduan trebatzen, eta ondoren hainbat irakasle eta zuzendari izan zituen, hala nola Andrés Lima, Miguel del Arco eta Vicente Aranda.
15 urte baino gehiago daramatza antzerkiko taulen eta platoetako fokuen artean bere lan-ibilbidea eraikitzen. Azken horietan, hainbat telesailetan parte hartu ondoren, Vancouver Mediak ekoitzitako El Embarcadero filmaren eskutik, bere lehenengo rol protagonista iritsi zitzaion. Interpretazio horri esker lankideen aintzatespena irabaztea lortu zuen, eta Aktoreen Batasunaren Aktore Errebelazio Saria eman zioten.
2021ean, Todos mienten telesaileko protagonista izateko aukeratu zuen Pau Freixasek. Telesail hori aldi berean estreinatu zen HBOn (Latinoamerika), Movistarren (Espainia) eta Salton (Frantzia). Duela gutxi, Machos alfa telesailaren hirugarren denboraldia estreinatu berri du, Netflixen.
Beti izan du oin bat antzerkian, Ana Diosdadok bere azken antzezlanean Eboliko printzesaren rola egiteko aukeratu zuen: El cielo que me tienes prometprometado. Carme Portaceliren Troyanas lanean Helena de Troya bihurtu zen, eta Fernando Sotok Trainspotting lanean parte hartzeko deia egin zion.
Israel Elejalde zuzendari duen Traición lanak Fotograma Sarietan Antzerkiko Emakumezko Aktore Onenaren sarirako izendatua izatera eraman zuen. 2020an, David Gaitan zuzendari eta antzerkigile mexikarraren Antigona obraren protagonista izan zen. Obra horrek Meridako 2020ko Antzerki Klasikoaren Jaialdia inauguratu zuen, eta pandemian Espainian estreinatu zen lehenengo ikuskizuna izan zen, baita Max Sarietan Ikuskizun Onenaren sarirako hautagaia ere.
2024ko bere azken muntaiak Israel Elejalde zuzendari duen Tan sólo el fin del mundo eta Eduardo Vascok Teatro Españolerako egindako Luces de Bohemia izan dira.

Ángela Armero
Angela Armero gidoilaria, eleberrigilea eta irakaslea da. Bere lanik aipagarrienen artean daude, besteak beste, Si yo fuera rico komedia, 2019ko bigarren film arrakastatsuena, eta El asesino de los Caprichos, Goya pintorearen Los Caprichos grabatuetan oinarritutako thrillerra, 2019koa hori ere.
Aretoetan, Un lío de millones komedia estreinatu berri du.
Telebistarako egin dituen lan garrantzitsuenen artean, Cuéntame , Ana Tramel eta Vélvet telesailak daude.
Gidoiari buruzko diplomatura koordinatzen du ECAMen, eta eskolak ere ematen ditu bertan.

Inés París
Zuzendaria eta gidoilaria. SGAEko presidenteordea. Filosofian lizentziatua eta Artearen Estetika eta Teorian doktoratua Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.
Fikziozko honako film luze haietako zuzendaria izan: Olvido (2023), La noche que mi madre mató a mi padre (2016), Miguel y William (2007) Semen, una historia de amor (2005), A mi madre le gusta las mujeres (2002).
Honako dokumental hauetan ere zuzendari aritu da: Manzanas, pollos y quimeras, Ellas son África, Igual-es.
Telebistarako telesail hauek sortu eta zuzendari aritu da: Romi (2024, Mediaset), La Valla (2020, A3media/Netflix), El grito de las mariposas (2021, Disney Star+) edo El Accidente (2018, Mediaset).
Bere filmek nazioko eta nazioarteko sari ugari jaso dituzte.
Hitzaldiak eman ditu honako leku hauetan: La Sorbona (Paris), MIT (AEB) Harvard (AEB), Cambridge (AEB), New York University (AEB) Montclaire State University (NJ. AEB) eta Espainiako hainbat unibertsitatetan. Gainera, artikulu eta kolaborazio ugari argitaratu ditu kulturan emakumeen berdintasunari buruzko bere hausnarketak eta ekarpenak biltzen dituzten liburuetan.
Mujeres por África Fundazioko kontseilaria, CIMAko (Espainiako Ikus-entzunezkoen Emakumeen Elkartea) lehenengo presidentea izan zen, eta SGAE Fundazioko (Egileen Elkarte Orokorra) buru izan den lehenengo emakumea.
Inés Parisek hainbat omenaldi eta sari jaso ditu bere obra osoagatik eta ikus-entzunezkoen alorrean emakumeen berdintasunarekin duen konpromisoagatik.

Luis E. Parés
Gaur egun Cineteca Matadero Madrileko zuzendari artistikoa da. Espainiako Filmategiko Programazio Sailean, Caimán CDCko Erredakzio Kontseiluan eta Sevillako Nazioarteko Zinemaldiko programazio-batzordean lan egin zuen, eta RTVEren Historia de nuestro cine programaren koordinatzailea izan zen.
Notes sur l'emigration-Espagne 1960. Apunts per a una pel-licula invisible liburua argitaratu du (2011), eta Filmar el exilio desde Francia (2012) lana koordinatu du.
El cadáver del tiempo (2016) eta Los conspiradores (2021) film laburrak egin ditu, hainbat jaialdi nazional eta nazioartekoetan emanak, esaterako Clermont Ferrand, Flaherty Seminar etaFID Marseille.
La primera mirada (2023) da bere lehenengo film luzea. Luis López Carrascoren El futuro (2014) filmaren gidoilaria ere izan da, eta Jonás Truebaren Los exiliados románticos (2015) edo Isidoro Valcárcel Medina eta Luis Deltellen Una conversación circunstancial (2018) filmetako aktorea.