Zinemastea
Fundación Vital Fundazioa
Premiados en Zinemastea 2026

Zinemasteak bost kategoria nagusitan hautatutako filmen talentu zinematografikoa saritzen du. Zinemaren munduari lotutako pertsona ospetsuek osatutako epaimahai batek baloratuko ditu lehian dauden lanak, eta edizio bakoitzeko onena nabarmentzen duten sariak emango ditu.

Baina, Zinemastearen espiritua ez da epaimahaiaren eskuetan geratzen, huts-hutsean. Emanaldi bakoitzeko benetako protagonistek, hau da, jaialdira bertaratzen direnek herri-epaimahai handi batean parte hartzeko aukera dute. Bere botoek ikusleek film onenari ematen dioten saria erabakitzen dute, horrela islatzen du jaialdiak bertaratzen direnekin duen lotura. Aipatzekoa da, halaber, Gutako Bat saria, zinemarekin nolabaiteko lotura duten arabarrak aintzatetsi nahi dituena.

Zinemastearen sarien kategoriak honako hauek dira: 

Zinemastea saria film onenari

Azken edizioko irabazlea: Maspalomas

Zinemastea saria zuzendaritza onenari

Azken edizioko irabazleak: José Mari Geoanaga eta Aitor Arregi, Maspalomas lanagatik

Zinemastea saria gidoi onenari

Azken edizioko irabazleak: Alberto Vázquez eta Francesc Xavier Manuel Ruiz, Decorado

Zinemastea saria interpretazio nagusi onenari

Azken edizioko irabazleak: José Ramón Soroiz (Maspalomas) eta Olaia Aguayo (Jone, batzuetan).

Zinemastea saria  antzeztaldeko interpretazio onenari

Azken edizioko irabazlea: Nagore Aramburu, Los Domingos lanagatik

Zinemastea saria jatorrizko soinu-banda onenari

Azken edizioko irabazleak: Aranzazu Calleja eta Maite Arroitajauregi

Ikusleen Zinemastea saria film onenari

Azken edizioko irabazlea: Jone Batzuetan  Sara Fantovarena

Vital Fundazioaren Gutako Bat saria

Azken saritua: Mikel Garcés, euskal zinemari egion dion ekarpenagatik.