Zinemastea

2025eko urriaren 20tik 24ra Euskal Dokumentalaren Astearen 11. edizioa egin zen. Jaialdi hori ZINEMASTEAn sortu zen, eta pausuz pausu finkatu egin da Arabako kultura egutegian. 2025eko edizioan 5 film luze ikusi ziren Vital Fundazioa Kulturunean, eta, beti bezala, emanaldiaren ondoren, solasaldi bat egin zen, publikoak hainbat gonbidaturen hitzak entzuteko aukera izan zezan.

Berrikuntza izan da, edizio honetan, grabatu egin direla egindako solasaldi guztiak, eta dagoeneko eskuragarri daude Vital Fundazioak Youtuben duen kanal ofizialean.