Zinemastea

Gaizka Urresti zuzendari duen ‘Eloy de la Iglesia, adicto al cine' filmak jaso du Publikoaren Saria Vital Fundazioak antolatutako Euskal Dokumentalaren Astearen XI. edizioan, emanaldietara bertaratutako pertsonek emandako botoei esker. Aste osoan zehar, Vital Fundazioa Kulturunean 2024an euskal profesionalek zuzendutako dokumental onenen aukeraketa egin da, eta, edizio honetan, zinemako eta musikako bizi istorioak izan dituzte hari nagusi. 

‘Eloy de la Iglesia, adicto al cine’ beste zenbait titulurekin lehiatu ondoren atera da garaile, hala nola ‘Bailando a golpes’, banda baten taupadatzat jotzen den instrumentuan, hau da baterian, aritzen direnen bizitza erakusten duen zinta; ‘Hombre bala’, Mikel Erentxun abeslariaren 60 urteko bizitzari buruzko dokumentala, lau hamarkadako ibilbide musikala eta bikotekidearekin izandako 25 urteko harremana; ‘Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako’, antzinako argazki zuri eta beltzetan izoztuta geratu den baina euskal kulturaren transmisioan ere ezinbesteko erreferentea den abeslari bati buruzkoa; eta ‘Itoiz, udako sesioak’, Juan Carlos Pérez talde ikonikoaren liderrak taldea bere garairik gorenean desegiteari buruz egindako hausnarketa.

Sariaren banaketa ofiziala ZINEMASTEAren hurrengo edizioaren amaiera-galan egingo da, 2026ko urtarrilean.