Zinemastea
Fundación Vital Fundazioa
Filmak

El mal

Zuzendaria(k): Juanma Bajo Ulloa

Juanma Bajo Ulloa Vital Fundazioaren Zinemastera itzuliko da El mal lanarekin, giza izaeraren txokorik ilunenak aztertzen dituen proposamen bizi eta probokatzailea. Arabar zinemagilea bere begirada erradikal eta nahastezinarekin itzuliko da, bere lekua zinema espainiarraren ahots pertsonalenetako bat bezala berretsiz.

viernes30
01 / 2026

19:30 h.
ArkabiaPostas 13-15
Sarrerak agortuta

Fitxa Teknikoa

ZUZENDARIA: Juanma Bajo Ulloa

GIDOIA: Juanma Bajo Ulloa

EKOIZLEA: Frágil Zinema, ETB, RTVE

ARGAZKILARITZA: Diego Trenas

MUNTAIA: Álvaro Herrero

MUSIKA: Koldo Uriarte

ANTZEZLEAK: Natalia Tena, Belén Fabra, Tony Dalton, Fernando Gil, Natalia Ruiz Risueño, María Schwinning, Aritz Kortabarria

IRAUPENA: 119m

 HIZKUNTZA: Gaztelania

Sinopsia

Pertsonaia kezkagarri bat anbizio handiko kazetari batekin harremanetan jarriko da, eta arrakasta desiratua lortzea proposatuko dio, bere talentuari buruzko liburua idatziz: Historiako hiltzaile handienarena. “MUNSTRO BAKOITZAREN BARRUAN GIZAKI BAT DAGO GIZAKI BAKOITZAREN BARRUAN MUNSTRO BAT DAGO”.

Juanma Bajo Ulloa

90eko hamarkadako espainiar zinemagileen olatu berriaren buruan, bere begirada ausart eta asaldatzailearen bitartez, Espainiako zinemagintzaren zuzendari goiztiar eta talentudunenetakoa da. Alas de mariposa bere lehenengo lan luzearen eskutik Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Film Onenaren saria lortu zuen, 24 urte zituela. La madre muerta, kultuko maisulanen artean dago katalogatuta. Airbag (1997) leihatilaren marka historikoa izan zen Espainian, eta `zinema ganberroa´ generoari eman zion hasiera. Bere ausardia eta izaera independenteagatik ezaguna, bere filmek, besteak beste, Espainiako Zinema.