Zinemastea
Fundación Vital Fundazioa
Filmak

Karmele

Zuzendaria(k): Asier Altuna

Asier Altuna Vital Fundazioaren Zinemastera itzuliko da Karmelerekin, euskal zinemaren erreferente handienetako bat baita, konpromiso narratiboak eta sendotasun artistikoak markatutako ibilbidearekin. Bere zinemak, lurraldeari eta oroimen kolektiboari sakonki lotua, orainarekin hitz egiten jarraitzen du begirada heldu eta pertsonal batetik.

jueves29
01 / 2026

19:30 h.
ArkabiaPostas 13-15
Sarrerak agortuta

Fitxa Teknikoa

ZUZENDARITZA: Asier Altuna Iza

GIDOIA: Asier Altuna Iza

EKOIZPENA: Marian Fernández Pascal

ARGAZKILARITZA: Javier Agirre Erauso

MUNTAIA: Laurent Dufreche

MUSIKA: Aitor Etxebarria

ANTZEZLEAK: Jone Laspiur, Eneko Sagardoy, Nagore Aranburu eta Javier Barandiaran

IRAUPENA: 114 min.

HIZKUNTZA: Gaztelania, Euskera, Frantzesa. Azpitituluak gaztelaniaz.

Sinopsia

Euskadi 1937. Karmele eta haren familia Frantzian erbesteratzen dira, gerraren ondorioz etxetik kanporatuak izan ondoren. Han, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du, dantza- eta musika-ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko. Bertan, Txomin ezagutzen du, tronpeta-jole profesional bat, eta harekin maitemintzen da. Denboraldi batean Venezuelan bizi ondoren, bikotea etxera bueltatzen da, kendu zieten guztia berreskuratzeko esperantzarekin.

Asier Altuna

Bergara,1969. Telmo Esnalekin batera zuzendu ditu Txotx (1998) eta 40 Ezetz (1999) film laburrak eta Aupa Etxebeste! (2005) eta haren jarraipen Agur Etxebeste! (2019). Bakarka, hainbat film labur eta film luze zuzendu ditu, hala nola Bertsolari (2011) eta Amama (2015). 2018an Gure Oroitzapenak film kolektiboaren segmentu bat zuzendu zuen. 2020an, aurkeztu zuen ARZAK since 1897 pelikula, Lau Haizetara foroan bildua 2018an. Karmele Koprodukzio Fororako hautatua izan zen 2019an.