Zinemastea

Gutako Bat sariak, Vital Fundazioak ematen duen ZINEMASTEAko sari bereziak, badu aurtengo irabazlea: Miguel Garcés aktorea. Sari horren bidez, Arabako zinemako profesional nabarmenen lana aitortzen du Vital Fundazioak, eta urtarrilaren 31n, larunbata, emango da, ZINEMASTEAren amaiera-ekitaldian, Gasteizko Europa Jauregian.

Aktore horrek antzerki independentearen alorrean ekin zion bere ibilbide artistikoari, eta Zascandil antzerki taldea eta Zanguango Teatro konpainia enblematikoetako kide izan zen. Azken horrekin, 2020an, orain arte bere karreraren izan duen aintzatespen handienetakoa lortu zuen: kaleko ikuskizun onenaren Max antzerki saria, ‘Al otro lado' lanagatik. Gainera, lan horren egilekidea ere bada.

Arte eszenikoekin duen konpromisoarekin batera, ikus-entzunezkoen arloan ibilbide sendoa garatzen ari da. Zineman, kritikak eta publikoak itzel goraipatu dituzten hainbat filmetan hartu du parte, hala nola Iciar Bollainen Maixabel (2021); Estibaliz Urresolaren 20.000 erle espezie (2023); Andrea Jaurrietaren Nina (2024); eta, orain, Alauda Ruiz de Azuaren Los domingos (2025). Hain zuzen ere, azken film horrek ekarri dio aurtengo Goya sarietan aktore protagonista onenaren izendapena jaso izana. Film horretan, Iñaki da, nerabe baten aita, eta, nerabe horrek, familiaren iritziaren aurka, klausurako moja izatea erabakiko du. Gainera, Mariam Touzaniren ‘Calle Málaga' eta Rodrigo Sorogoyenen ‘El ser querido' filmak estreinatzeke ditu.

Zorionak, Miguel!